Albisteak

Jurdan Arakistain Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketan izango da

Jurdan Arakistain zestoarrak Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan hartuko du parte datorren asteburuan.  Valentzian jokatuko da lehiaketa eta Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin izango da bertan. Proba bi egunetan jokatuko da, larunbatean eta igandean. Bakarka zein errelebotan lehiatuko da zestoarra.

Hiru urte zituela hasi zen igeriketan Jurdan. Zumaiako igerilekura joaten zen orduan eta oso gogoko zuen. Pasa den ikasturtean Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkartean hasi zen eta 2017ko maiatzean jokatu zuen lehen txapelketa. “Crol” eta “bizkar” modalitatetan aritzen da 50 eta 100 metrotan. Azpeitiko igerilekuan entrenatzen du astean behin eta denbora izanez gero asteburuetan joaten da aitarekin igerilekura.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide