Albisteak

Jurdan Arakistainek Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketa jokatuko du

Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketan hartuko du parte Jurdan Arakistain zestoarrak. Asteburu honetan jokatuko da txapelketa (uztailaren 7 eta 8an). Bi modalitatetan banatuko da; alde batetik, adimen urritasuna duten 12 kirolarik hartuko dute parte eta bestetik, gurpildun aulkian dauden beste hainbestek. Larunbatean, kanporaketak jokatuko dituzte Zarautzen. Goizean, adimen urritasuna dutenen txanda izango da. Guztira, sei partida jokatuko dituzte bikoteka eta arratsaldean, gurpildun aulkian daudenek jardungo dute. Lehenengo bi postuetan sailkatzen diren bikoteek igandean jokatuko dituzte finalak, eguerdiko 12:00etan hasita, Legazpiko frontoian.

 

 

Argazkia: Noticias de Guipuzkoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide