Albisteak

Kamikaz Kolektiboa antzerki-konpainiak Käffka antzezlana sostengatzeko ‘matchfunding’ kanpaina jarri du martxan

Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak osatutako Kamikaz Kolektiboa antzerki-konpainia Käffka  antzezlana sortzen ari da Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualean elkartearen enkarguz. Mikel Ibarguren aktore zestoarrak ere parte hartuko du proiektuan, Iraia Elizas, Edurne Azkarate, Amaia Irazabal eta Oier Guillan aktoreekin batera. Nerabeak aniztasun afektibo-sexualean hezteko helbura du antzezlak eta 12 eta 17 bitarteko nerabeei zuzendutako lana da.

Proiektua gauzatu ahal izateko, matchfunding kanpaina jarri dute martxan. Obra garatzeko 8.250 euro lortu nahi dituzte. Datorren hilaren 10ean, proiektuaren aurrestreinaldia egingo dute Errenterian eta kanpainan parte hartzen dutenek, hitzordu horretara joateko aukera izango dute trukean.

Proiektua diruz lagundu nahi baduzu egin klik hemen.