Albisteak

Kandido Ibar Zestoako Udal agintariekin elkartu da

Pablo Ibarren aita, Kandido Ibar, Zestoako Udal agintariekin elkartu da. Kandido Ibarrek bere semearen egoeraren berri eman die Josetxo Mendizabal alkaterari, eta Montse Atxega eta Karmenlo Mendizabal zinegotziei. Ibarrek laguntza eskatu die gaia gizarteratzeko eta diru ekarpena egiteko. Zestoako Udalak “informazioa zabaltzeko eta diruz laguntzeko konpromisoa hartu du”.

Pabloibar.com webgunean ikus daiteke Ibarren kasuaren informazio guztia, eta diru ekarpena egiteko modua ere badago bertan.

Urte luzez egondako “heriotzaren korridoretik” irten daiteke

1994tik hasita, Pablo Ibarrek hiru epaiketa izan ditu kasu beragatik. Gora-behera askoren ondoren, 2000. urtean egindako hirugarren epaiketan heriotza zigorrera kondenatua izan zen, hilketa hirukoitza leporatuta. Baina hilketa gertatu zen tokian sekula ez dute topatu Ibarren ADN edo hatz markarik, akusazioa seguritateko kamera batek hartutako bideo batetan oinarritzen da.

Horrela, 2016ko maiatzaren 17an, Floridako Epaitegi Gorenak Pablo Ibarren aldeko erabakia hartu zuen. Eta 15 eguneko epean heriotzaren korridoretik irten daiteke, epaiketa berri bat egin diezaioten. Hori da Ibar familiak eskatzen duena, epaiketa justu bat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide