Kanpandorretik

Aspaldian ez dut idatzi nire Komunitate txokoan. Ez da zuri beltzeko argazkia gaur dakarkidana, ez da horren zaharra, ezta argazki eder horietakoa ere, baina buruan nuen argazki hau aterea nuela behin eta kuriosoa iruditu zait eta aurkitu dudanez hementxe duzue.

2015ean atera nuen kanpandorre barrutik gora begira.

Nolako indarra izango zuen tximista hark harrizko bloke horiek airean botatzeko? Umetan egurrezko blokeekin egiten diren eraikuntzak etorri zaizkit egunotan burura. Dorre altu-altu bat egin eta ostikada batez botatzen diren horietakoak…




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide