Karmenetan dantzan

Atzo, uztailak 16, Karmen eguna ospatu zuten Arroabean; han izan ginen gu ere dantza emanalditxoa eskaintzen. Garikoitz eta Jon Mendizabal musikarien doinuan aritu ziren Itxaropena dantza taldeko gaztetxoen bi taldetako dantzariak dantzan. Eskerrik asko arroarrei gonbidapenagatik eta batez ere, hamaiketakoagatik!