Multimedia

[Bideoa] Karmentxuren etorrera

Arroako Karmenei hasiera emateko, bandera igoerarekin batera Karmentxuren etorrera egin da aurten lehen aldiz batukadak girotuta. Bere burua aurkeztu zuen Karmentxuk, aitona zementu fabrikako langilea omen zen eta amona berriz baserritar peto petoa. Zulo txiki batetik begira egon dela eta azken aldian arroan kristoren mugimendua sumatzen duela kontatu zuen, besteak beste.