KLINK egitasmoa abian

 

  • KLINK egitasmoko lehendabiziko ekintza
  • Eskualdeko ekintzaileen topagunea

Urola Erdiko ekintzaileek badute dagoeneko bilgune bat, KLINK egitasmoaren baitan. KLINK egitasmoa, 19 ekintzaileek eginiko hausnarketa prozesu baten emaitza da eta bere xedea, “eskualdeko ekintzailetasuna sustatzeko gunea” sortzea da.

Horretarako, hainbat ekintza, prestakuntza saio, zerbitzu, komunikabidetara bideratutako ekimenak ipiniko dira abian. Jarduera guzti hauek, beraien lekua dute lan lerro desberdinetan.

Ekintzaileari bere ibilbidean laguntzera bideratuta dauden ekintzak, KLINK Bideren baitan kokatuko dira. Ekintzaileei, ikusgarritasuna ematea helburu duten ekintzak, KLINK Atarin kokatuko dira, eta talde izaerari lotuak daudenak, KLINK Gunen kokatuko dira.

Martxoak 14ean, Kafe tertuli bat antolatu zen lehendabiziko ekintza gisa eta bertan,  hausnarketarako eta ekintzaileak elkar ezagutzeko espazio bat irudikatu nahi izan zuten. Kafe tertulia, KLINK egitasmoaren BLOGa auzkezteko ere aprobetxatu zen. www.klink.eus BLOG hau, ekintzaileekin eta ekintzaileentzat sortuta dago eta bertan egitasmoaren inguruko informazio guztia bilduko da.

Nori dago zuzendua egitasmoa? ekintzaile sentitzen den eta bere enpresa sortu duen edonori. Kafe tertulia lehendabiziko kanpora begirako ekitaldia izan zen, baina aurrerantzean, izango duzue gure berri.

Egitasmo honen sustatzaileak, URKOME eta IRAURGI BERRITZEN dira eta FORU ALDUNDIAREN laguntza du.