Albisteak

KONTXITA LARRARTEK 100 URTE BETE DITU

Martxoaren 10ean egin zituen Kontxita Larrarte Gonzalezek 100 urte. Hori dela-eta, esku-erakutsia egiten izan da gaur Zestoako alkatea Kontxita bizi den Donostiako egoitzan.

Kontxita Larrarte Gonzalez Zestoako Txiriboga auzoan jaio zen. Txiki-txikitan, Miserikordiara (gaur egun San Joan Egoitza) ekarri zituzten bera eta bere anaia Benantzio. Geroztik, bata moja egin zen eta bestea apaiz, eta Zestoatik kanpo bizi izan ziren, harik eta, 70eko hamarkada amaieran, Miserikordiako mojak alde egin eta etxea Zaharren Egoitza bihurtzea erabaki zen arte. Orduan, Kontxita izendatu zuten egoitzaren arduradun edo zuzendari, eta urte askoan jardun zuen han lanean. Gero, arduradun kargua utzitakoan ere, urte dezentetan han egoitzan bertan bizi izan ziren Kontxita eta bere anaia Benantzio apaiza. Duela urte batzuetatik hona, Donostiako Elizbarrutiko egoitza batean bizi dira biak eta han bisitatu ditu Zestoako alkateak, gaur eguerdian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide