Korrika kilometroak eskuragarri

Euskaltzale maiteok:

Lau aste besterik ez dira falta Korrika gure herritik igarotzeko. Dakizuen bezala, joan den astean Xoxotera igo ginen eta hilabete honetan egingo ditugun ekintzen berri eman genizuen aurreko mezuan.

Oraingoan, gogoratu nahi dizueguna da KILOMETROAK ESKURAGARRI daudela. Erosteko epemuga jarri beharrean gaude, izan ere, erosle guztiekin zozketa egiten baitugu bakoitzak korrika zein kilometrotan egingo duen jakiteko.

Beraz, kilometroa erosi nahi duzuenok jar zaitezte, mesedez, gurekin harremanetan MARTXOAREN 22a baino lehen. 23an, 20:00etan bilduko baikara zozketa egiteko.

HARREMANETARAKO:

Euskaltegiko bulegoa (Kultur etxean)

Telefonoa: 670 420 048

Helbide elektronikoa: zestoa@aek.eus

Egin BAT, egin ZUK eta BatZuk izango gara!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide