Albisteak

Kultur Mahaiaren hirugarren bilera bihar, arratsaldeko 19:00etan, Gaztetxean

Kultur Mahaiaren bilera irekia egingo da bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Gaztetxean. Duela hilabete batzuk, herriko kultur mugimenduaren norabideaz eta lehentasunez hausnartzen hasi ziren herriko zenbait kultur elkartetako ordezkari. Taldeen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko beharra ikusi, eta behar horietatik hasi ziren lanean.

Hirugarren bilera izango da biharkoa eta “agenda” izango da bilerako gai nagusia. “Kultur mahaian landu beharreko gai bat da agendarena. Kultur taldeen artean agenda koordinatu bat edukitzea oso garrantzitsua da eta hori nola kudeatu aztertuko dugu biharko bileran” azaldu dute Kultur mahaiko kideek.

Bestalde, herriko talde eta eragile ezberdinek pasa den maiatzean bete zuten galdetegian, herriko kultur ekintzak garatzeko azpiegitura egokiak izatea kezka orokorra zen. Beraz, kultur taldeek dituzten azpiegituren analisia egiteko lehen urratsa emango da biharko bileran. Kultur mahaiko kideek azaldu dute gai honi helduko dion azpitalde bat osatzea aurreikusten dutela. Biharkoa hurrenkera bat izango da eta puntu honi udara ondoren helduko diote. Kultur Mahaiko kideek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, edonorentzat  ateak zabalik daudela azpimarratu nahi izan dute.

Hurrengo bilera, uda pasa ondoren izango da, irailaren 26an.