Albisteak

“Lan duina, bizi duina” aldarrikatu du LAB sindikatuak Zestoan

“Lan duina, bizi duina” aldarrikatzeko LAB sindikatua Euskal Herri osoan egiten dabilen “ekimen ibiltaria” ostegunean Zestoatik igaro da. Ekimen horren barruan delegatu batzarra eta elkarretaratzea egin ditu LAB sindikatuak Zestoan. Goizean Kultur Etxean elkartu dira LABeko delegatu batzarra egiteko. “Tailer hau LABkideok egunerokoan kapitalari aurre egiteko bitartekoak konpartitzeko eta langile klasearen berrosaketaren kontzientziazioan urratsak emateko” egin dutela adierazi dute sindikatuko kideek.

Behin delegatu batzarra amaituta, 12:30ean, elkarretaratzea egin dute plazan “Sistema publikoaren alde, argiteria herriarena da” lemapean. Elkarretaratzearekin Zestoako Udal Gobernuak uztaileko osoko bilkuran hartutako erabakia salatu dute.

“Ekimen ibiltariaren” jarraipena hemen ikus dezakezue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide