Albisteak

Lau Iturri elkarteko danborradako entseguak

Datorren ostegunean, hilak 19, hasiko dira Lau Iturri elkarteko danborradako entseguak. Arratsaldeko 20:00etan izango dira guztiak. Hiru entsegu egingo dituzte guztira eta hurrengoak, apirilaren 25 eta 26an izango dira. Hilaren 25ekoa “derrigorrezkoa” izango da, beraz, parte hartu behar duen orok joan beharko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide