LEIRE LOPETEGI ETA MAIALEN ETXEBERRIAK, ZESTOAKO PILOTA ELKARTEKO LEHEN EMAKUME FEDERATUEK, GIPUZKOAKO TXAPELKETA JOKATUKO DUTE

Datorren asteburuan ekingo dio Zestoako Pilota Elkarteak 2016/17 denboraldiari. Eta aurtengo berritasun nagusia federatuen eremuan lehen aldiz herriko bi neskek ordezkatuko dutela Zestoako elkartea. Hain zuzen ere, Leire Lopetegi eta Maialen Etxeberria herritarrek osatutako bikoteak nesken paleta gomako bigarren mailan hartuko dute parte. Lehen norgehiagoka Zarautzko Arizbatalde pilotalekuan jokatuko dute datorren ostiralean.

Denboraldi berrian 18 pilotari ariko dira txapelketa ezberdinetan herriko koloreak defendatzen. Irailaren amaieran berriz, eskola adinekoen gipuzkoako errendimendu txapelketan, beste lau pilotarik hartuko dute parte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide