LGTBI+ kolektiboaren inguruko errealitatea ezagutzeko inkesta Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gehituren laguntzarekin, LGTBI+ kolektiboaren errealitatearen inguruko diagnosi bat ari da egiten.

Gipuzkoaren errealitatea ezagutzeko herritarren partaidetza eta laguntza beharrezkoa zaie eta horregatik ikerketan parte hartzea eskatzen diete herritarrei.

Ikerketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen egoera aztertzea da, alegia, eguneroko bizitzan beharrezkoak diren arlo ezberdinetan pairatutako diskriminazio motak aztertu eta arlo hauetan adierazten dituzten beharrak ezagutu nahi dituzte. Honekin, urte amaieran gerora martxan jarri beharreko politika eta ekintzen berri izan dezaten.

Hau dela eta, galdetegi elektronikoa jarri dute martxan. Internet bidezko plataforma baten bidez betetzen da, esperientziak eta iritziak jaso asmoz, era anonimoan. Galdeketa egiteko sartu jarraian azaltzen den linkean: https://goo.gl/forms/C2NN6rUaMZIiFJzR2

Gehitu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiete galdeketan parte hartzen duten guztiei.