Lili jauregiko antzerki bisitak

Herritar agurgarriok,

Gradu Amaierako Lana egiten ari naiz ondare historiko eta antzerki bisiten inguruan. Lana aurrera eramateko, inkesta bat sortu dut, Lili jauregiko bisiten inguruan analisi bat egiteko.

Analisi hau aurrera eramateko, beharrezkoa dut Lili Jauregia bisitatu dutenek inkesta betetzea. Izan ere, orduan eta erantzun gehiago, analisi hobea egingo dut. Horregatik, zuen kolaborazioa eskatu nahi nizueke. Inkesta, euskaraz edo gazteleraz bete daiteke, egiteko oso erraza eta azkarra da. Ondorengo esteketan duzue eskuragai:

(EUS)

https://docs.google.com/forms/d/1ilnfBm9CvMQhnTlg3tFgOuiK8EhXhFKRwGuwGQDT2-w/edit?usp=drive_web

(CAS)

https://docs.google.com/forms/d/1dUJObHKSix6vF-_zHlBGbxQ8V3bpa06ceEOjhKUXJ3s/edit?usp=drive_web

Norbaitek informazio gehiago nahi izango balu Gradu Amaierako Lanaren inguruan, atsegin handiz emango dizkizuet argibide gehiago. Horretarako goizane.barroso@opendeusto.es helbide elektronikora mezua bidal diezadakezue.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez,

Goizane




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide