Albisteak

Luis Mari Txapartegi aizarnarra bigarren Euskal Pentatloi Txapelketan

Joan den larunbat iluntzean jokatu zen Euskal Pentatloi Txapelketa Azpeitiko zezen plazan. Guztira, bost kirolarik hartu zuten parte proban; Xabier Zaldua, Aritz Azpiazu Arria VI.a, Jon Gisasola Zaldi, Aratz Muguertza eta Luis Mari Txapartegik.

Parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin behar zuten. Zaldua zumarragarrak irabazi zuen proba, 36 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Txapartegi izan zen bigarren, 40 minutu eta 33 segundo behar izan zituen Pentatloia amaitzeko. Azkenik, Aratz Muguertza mutrikuarra sailkatu zen hirugarrenĀ  49 minutu eta 47 segundoko denborarekin.

Ikusi argazki bilduma Urola Kostako Hitza atarian.

 

Argazkia: Urola Kostako Hitza

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide