Albisteak

Luis Mari Txapartegi aizarnarrak irabazi du Mieltxo Mindegiaren aurkako aizkora apustua

Luis Mari Txapartegi aizarnarrak irabazi zuen atzo Mieltxo Mindegia zubietarraren aurkako aizkora apustua Donezteben (Nafarroa). 8.000 euroko diru saria eskuratu zuen Txapartegik, zortzi kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko enbor ebaki ostean. Ia hiru ordu laurden jardun zuten lanean aizkolariek.

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan eginiko adierazpenetan erronka oso estu joan zela adierazi zuen atzo Txapartegik. “Hasieratik atera gara biok ahal den guztia ematera eta orpoz orpo ibili gara. Egur diferenteekin hasi gara lanean, bera kanaerdikoekin eta niĀ 60 ontzakoekin, eta erdi lanetan ikusi da oso berdinduta gindoazela. Gero ere horrela segitu dugu, azkenera arte, eta ikusteko apustu polita izan da. Suertea izan dut eta irabazi egin dut, baina gaur irabaz zezakeen biotako edozeinek” azaldu zuen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide