Mintzalagun programa martxan da bigarren urtez

Pasa den ikasturtean hasi zuen ibilbidea Zestoako Mintzalagun egitasmoak, eta hainbat herritarrek hartu zuten parte. Zestoako AEK euskaltegiak ikasturteari ekin dion honetan, Mintzalagun programan izena emateko epea ere zabalik dago dagoeneko. Egitasmoan parte-hartzeko aukera izango dute euskara hobetu nahi dutenek, euskara hobetzen lagundu nahi dutenek edota euskaraz aritzeko espazio berrien bila dabiltzanek.

Aurtengo ikasturtean eskaintza zabaltzen saiatuko gara. Aurrerago izango duzue gure berri!

Egitasmoan izena emateko, deitu 670 420 048 telefonora, idatzi zestoa@aek.eus helbidera edota pasa zaitez Kultur Etxeko bulegotik, gustura hartuko zaitugu eta informazio zabalagoa emango dizugu!