Albisteak

Mushing-ak eta mendiko filmen emanaldiak erakarrita, 50 lagunetik gora elkartu ziren atzo Endoian

Endoiarra ez bada ere, bertan bizi da gaur egun antolatzaile lanetan ibili den Aitor Huergo. Musika eta txakurrak ditu pasio. Musherra da eta txakur leretan eta txakur krosetan ibiltzen da. Orain dela pare bat urte emanaldi bat egin zutela Endoian aitortu digu Huergok, baina xumeagoa izan zela, intimoagoa, atzokoan arrakasta izan zuen proposamenak ordea. Bilbao Mendi Film Festival, Itziarko auzo udala eta Zestoako udala ibili dira antolakuntzan, Zineuskadi laguntzaile  eta babesle berriz, Agiro Mendi Kluba, Gaztendoia Endoiako auzo elkartea eta Debako udala.

Tenperatura hotzagoa komeni zaie txakurrei lera tiratzeko, 15 gradutik behera bada hobe eta atzo epel egiten zuenez ez zen posible izan erakustaldia, baina, txakurrak bertan zeuden eta lerak ere bai eta nola ibiltzen diren irudikatzeko balio izan zuen. Mokadutxoa eginez, kirol minoritario honetan dabiltzan Espainia, Europa eta Mundu mailako mushing-aren munduan murgildura dabiltzan kirolariak, mendizaleak eta txakur zaleak elkartu ziren.

Filmen txanda iritsi zenean Endoiako eliza leporaino bete zen. Antolatzaileek aulkiak ekarri behar izan zituzten denentzat esertzeko lekua egiteko. Mendi tour hauei esker, BiIlbao Mendi Film Festivaleko zenbait ale urte guztian zehar zabaltzen dituzte emanaldiak eginez, jende gehiagorengana iritsi asmoz. Aurrena, Irene Sarrionandia protagonista duen “Aurrera” laburra eskaini zen. Protagonista bera izan zen Endoian eta umiltasun osoz mendian bezala, bizitzako une ezberdinetan aurrera egiten ikasi duela aitortu zuen. Ondoren “Expedition Mongolie en Traineau 2003″. Mikel Irure herritarra tartean izan zuen espedizioa kontatzen duen film laburra eskaini zen. Mikel Irure ere bertan izan zen filmari sarreratxoa eginez. Eta bukatzeko, “The Great Alone” 80 minutuko film ederra, 2016an epaimahaiaren saria jaso zuen filma eskaini zen.

Endoiarra ez bada ere, bertan bizi da gaur egun Aitor Huergo eta musika eta txakurrak ditu pasio. Musherra da eta txakur leretan eta txakur krosetan ibiltzen da. Orain dela pare bat urte emanaldi bat egin zutela Endoian aitortu digu Huergok, baina xumeagoa izan zela, intimoagoa, atzokoan arrakasta izan zuen ordea proposamenak. Bilbao Mendi Film Festival, Itziarko auzo udala eta Zestoako udala ibili dira antolakuntzan, Zineuskadi laguntzaile  eta babesle berriz, Agiro Mendi Kluba, Gaztendoia Endoiako auzo elkartea eta Debako udala.