Albisteak

Naroa Agirrek Gipuzkoa ordezkatuko du GRAVNI txapelketan

Naroa Agirre Zestoako Pilota Elkarteko pilotari arroarrak GRAVNI txapelketan Gipuzkoa ordezkatuko du ezker hormako eskuzko binakakoan. Maddi Mendizabal zaldibiarrarekin jokatuko du lehen norgehiagoka bihar Donostiako Atano pilotalekuan Errioxako ordezkarien aurka eta maiatzaren 3an bizkaitarren aurka jokatuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide