Albisteak

Narrondoko San Kristobal Deunaren jaien 50. urteurrena ospatzeko bertso bazkaria egingo dute gaur

San Kristobal Deunaren jaietan murgildurik dabiltza Narrodon. Ostiralean hasi zituzten festak eta astearte arte iraungo dute, bihar atsedenaldia eginez. Urteurren borobila ospatzeko, bertso bazkari herrikoia egingo dute gaur, igandea, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin. Jagoba eta Maialen trikitilarien alaituko dute jaialdia.

Ikusi hemen egitaraua:

Uztaialk 8, igandea

11:30 Desafioa. “Oikiako Peio” astoarekn eta Itziarko ” Jun o lehertu” giza proba taldea. Lehen aldiz plazaratuko dute 345kg-ko BILLABIER harria.

13:00 Herri kirol jaialdia. Aratz Muguerza eta Irati Astodoa, Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola bikoteak arituko dita aizkoran, harri jasotzen, txinketan eta trontzan.

14:30 50. urteurrena ospatzeko bertso bazkari herrikoia.

Uztailak 10, asteartea

10:30 Zestoako Idiakaitz txistulari taldea

11:00 Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.

19:00 DEMAK, Araitz eta Garazi trikitilarik alaiturik Atunaren IDIA – Artabillaren BEHIA – Etxeberriren Zaldia. Ondoren, karpa azpian, sagardo dastaketa pintxoekin. 2018ko festei amaiera emango zaie Araitz eta Garazi trikitilariekin.

Argazkiak: Eli Alonso




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide