Agenda

“Narrondoko zementeren paisaia” bisita gidatua

Urriak 7, larunbata, 10:30. Narrondo auzoa (Narrondo tabernaren aurrean)

Narrondoko zementeren paisaia

Izena ematea: 634 457 022 ziiz@ziiz.eus

Antolatzailea: ZIZ eta Zumaiako Udala.

Narrondo auzoko paisaian daude txertaturik industrializazioaren benetako ikur eta industria-ondarearen elementu batzuk. “La Zumayana” eta “San Jose” zementu naturalaren fabrika zaharren arrastoak dira. XIX. mendearen erdi aldera, Urola Behean sortu, eta portuko mugimendurako eta Zumaiaren izena zabaltzeko hain mesedegarria izan zen zementugintza jardueraren lekukoak. Egingo den bisita gidatuan arreta berezia emango zaio “La Zumayana” fabrikaren aztarnei.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo den ekimena: paisaia bizia, paisaiaren eraikuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.