Albisteak

Negoziazio duina aldarrikatzeko protesta egin du LABek GRI CASTINGS enpresan

LABeko industria arloko ordezkariek protesta egin dute gaur, GRI CASTINGS (lehengo TS Fundiciones) enpresaren aurrean, enpresako langileek bizi duten egoera salatzeko eta zuzendaritzak darabilkien “jukutria” salatzeko. Bi urte igaro dira GRI CASTINGS martxan jarri zutenetik eta denbora aurrera doan heinean “arazo berriak” agertu direla adierazi du LABek.

Enpresaren zuzendaritzak, Gipuzkoako Hitzarmena hobetuko duen Enpresa mailako akordio bat negoziatzeko konpromezua adierazi zuela azaldu dute langilek eta urte bete luzez daramatela ezer negoziatu gabe. Negoziaketarik gabe, enpresa mailako lan baldintzak hobetzearen inguruko eztabaida bati ateak itxi dizkiotela salatu dute, harturiko konpromisoei uko eginez. “Langile guztiontzako oinarrizko baldintzatzat adostu zen herrialdeko hitzarmenaren aplikazioa ere nahieran aplikatzen hasiak dira malgutasun eta polibalentziaren aitzakiatan” azaldu du sindikatuak.

Negoziazio duina aldarrikatzeko protesta egin du LABek CRI CASTINGS enpresanLABek adierazi duenez, TS-ko langile ohietatik 40tik gora dira dagoeneko lanean direnak, baina 45 langile inguru dira oraindik lanean hasi zai daudenak. “Langile ohi hauek izan ziren TS-rentzat proiektu bat egon zedin apustu egin zutenak eta aurrez azalduriko zuzendaritzaren jarrerak 45 langile hauen inkorporazioa denboran ikaragarri luza dezaketenaren uste nabaria dugu”. Lanpostuen sorrera bermatzea da sindikatuaren erronka, aldi berean lan baldintza zein lan harremanak egonkortuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide