Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun tailerra 4.edizioa martxan

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.

Astelehenetik ostegunera izango da 9:30etik 13:30era. Prestakuntza batiz bat langabetuei bideratuta egongo da.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide