Albisteak

Nerea Goikoetxea, libre baina karguekin Audientzia Nazionalean deklaratu ostean

Nerea Goikoetxea herritarrak Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratu du gaur goizean, guztira 27 lagun ikertzen ari diren sumario baten baitan. Deklarazioa hartu ostean, aske utzi du epaileak, baina karguekin.

Nereari elkartasuna adierazi eta epaiketa politikoak salatzeko elkarretaratzea egin dute hamarnaka lagunek plazan. Elkarretaratzearen ostean auzipetuaren egoeraren berri eman dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide