Albisteak

Nerea Goikoetxea zestoarra Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dute

30 Euskal Herritar Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak izan dira, tartean Nerea Goikoetxea zestoarra. Jardun politikoagatik auzipetu dituzte 30 lagunak, duela 8 urte ere arrazoi beragatik deklaratzera deituak izan ziren. Goikoetxeak astearte honetan, urtarrilak 12, deklaratuko du epailearen aurrean. Egun horretan, 19:00etan kontzentrazioa eta batzar informatiboa izango dira Zestoako Plazan.

Libre dinamikako kideen esanetan “Mariano Rajoyren Gobernuak Euskal Herriko gatazka egoera betikotu nahi du, baina hemendik hau diogu: epaiketa politikorik gabeko herri bat nahi dugu, behin betirako bakea eta konponbidea nahi ditugu eta gure esku dagoena egingo dugu inmobilismoaren harria mugitzeko.”

“Ez dago arrazoi juridikorik ikerketa hau esplikatzeko”

Aiert Larrarte auzipetuen abokatuak adierazi duenez “ez dago balorazio juridikorik egiterik, ez dago arrazoi juridikorik ikerketa hau esplikatzeko. 2007tik hona poliziek ez dute froga berririk aurkeztu. Fiskalak ikerketa hau orain berrabiarazi nahi izan du eta epaileak auzipetuak deklaratzera deitu ditu, nahiz eta arrazoi juridikorik ez dagoen.”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide