Non bukatuko ote dute harri hauek?

Gaur nire sorpresarako lanean ikusi ditut plazan, aurten Koiote aldera ere barrera berriak jarriko dituzte. Buruzuriak sartzeko zuloak egiten ari ziren… eta hau beldurra pentsatu dut nire baitan…

Barrera berriak egitea gauza bat da, uler dezaket besteek ez zituztela betetzen dena delako arau, baldintza eta kristoak… Behin egiten hasita, zalantza handiak ditut berriekin, uste dut buruari beste buelta pare bat behar zutela. Garai baten gaur eguneko teknologia gabe eder askoak egin bazituzten… Ez dut honetan sakondu nahi, barrera eta etxebizitza arteko tarteaz… ari naiz.

Niri beldurra eta pena historiaren zati diren elementuak desagertzen joateak ematen dit, noizkoak ote dira harri hauek? (Fernando, zuretzat enbido hori, nik ideiarik ez daukat, probak egiten zirenean ere erabiliko ziren zulo hauek buruzuriak jartzeko ezta?). Zer gertatuko ote da berauekin? Ez nintzateke batere harrituko kentzerakoan kontuz ez ibiltzeagatik puskatu izan balira, errazera  edo kasu honetan bezala, osorik atera dituzten arren…  gustura jakingo nuke non bukatuko duten.

(oharra: esan beharrik ez badago ere, presaka idatzi dut, harri hauen hondakindegirako bidea saihestu nahian)