Albisteak

Oñatik aurre hartu dio Zestoari Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako joaneko jardunaldian

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetako joaneko jardunaldia jokatu zen larunbat arratsaldean Zestoako Kiroldegian. Kadeteen partida izan zen borrokatuena. 13an galdu zuten Zestoako ordezkariek, baina partida estua eta parekatua izan zen. Astean zehar jokatutako partidan Salegik eskuin eskua mindu zuen eta oñatiarren aurka ezin izan zuen bere maila erakutsi. Odriozola oso erasokor ibili zen aurreko koadroetan, tanto bikainak egin zituen, baina hartutako arriskuen ondorioz erasoan huts batzuk ere egin zituen zoritxarrez.

Markagailuek erakusten duten moduan, gainerako bi partidetan alde handia izan zen. Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako partidak Oñatin.

  • Kadeteak: Zestoa (Odriozola/Salegi) 13 – Oñati 22
  • Jubenilak: Zestoa (Olaizola/Zunzunegi) 0 – Oñati 22
  • Nagusiak: Zestoa (Adonis/Salegi) 22 – Oñati 5



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide