Albisteak

Osatu zure Danbolin bilduma!

Danbolinen 200. alea argitaratuko dugu datorren abenduan. Ale zaharrak kalera aterako ditugu hilaren 22an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Danbolinen bilduma osatzen duzuenontzat aukera bikaina izango da. Etxean falta zaizkizuen aldizkariak izango ditugu bertan eta pintxo bat janez, ale zaharrak gogora ekartzeaz gain, etxera eraman ahal izango dituzue. Zuk etxean dituzunak ere ekarri eta agian beste batek gustura hartuko ditu eta bilduma osatzen lagunduko diozu.

Danbolinen zenbaki hauek ez dauzkagu edo oso ale gutxi ditugu gordeta eta zuok etxean badituzue bertara ekartzea eskertuko genuke. Ondorengo zenbakiak dira: 112, 113, 116, 121, 133, 134 ,137, 138, 139, 143, 152, 162, 165, 166, 169, 170, 179 eta 184.a.

Osteguna pintxopote eguna dela aprobetxatuz, ez galdu bilduma osatzeko aukera, guk ere pintxoak eskainiko ditugu eta musikarekin alaituko dugu udaletxe azpia.

Zure zain izango gara!