Albisteak

Ostegunean emango diote hasiera Gaztetxearen ikasturte berriari

Urriaren 11an, ostegunean, emango diote hasiera ikasturteari Gaztetxean. Egitarau zabala antolatu dute urrirako eta indarrez hasiko dira martxan. Aurtengo ikasturtean gainera, XXX. urteurrena ospatuko dute.

Hasteko, ostegunerako asanblada zabala deitu dute, 21:30ean. Bertan, ikasturte berrirako proiektuak, formakuntza saioak eta urteurrenari buruz arituko dira, besteak beste. Horrez gain, hilabete honetan hitzaldiak eta kontzertuak ere izango dira Gaztetxean. Egitarauan informazio gehiago aurkituko duzue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide