Albisteak

Paella antolatzeko eta festa batzordearen bilerarako deialdia

Uztaialak 18a, asteazkenean, kuadrilla eguneko paella antolatzeko urtero egiten den bilera egingo da festa batzordearen bilerarekin batera. Kultur Etxean izango da bilera eta bertan, paella antolatzeko kuadrilla arduradunak izendatzeaz gain, kuadrillen eguna zein egunetan ospatuko den erabakiko da, aurreko festa batzordearen bileran erabakia hartu gabe geratu baitzen. Horren arabera, txupinazoa ostegun arratsaldean edo ostiral eguerdian botako den zehaztuko da. Herritar guztiei bilera honetara etortzeko gonbidapena luzatzen zaie.