Albisteak

Pardo-Etxeberria bikotea irabazle Zestoan jokatutako sega desafioan

Igande eguerdian sega desafioa jokatu da Zestoan, lauiturrietako zelaian. Pardo-Etxeberria eta Gabirondo-Urki bikoteak elkarren aurka lehiatu dira txanda librean, bikote bakoitzak 9 sail moztu ditu. Lau segalari horiek 2017ko Euskal Herriko Sega Txapelketako finala jokatu zuten duela gutxi.

Lehia erabat parekatua izan da saio osoan zehar. Hasieran Pardo-Etxeberria bikoteak segundu gutxi batzuetako abantaila hartu du. Erditik aurrera Gabirondo-Urki bikoteak aurrera egin du eta amaierara arte lehia oso parekatua izan da. Amaieran Iban Pardo eta Jokin Etxeberria izan dira irabazleak.

Saioa bideoan ere grabatu dugu eta datozen egunetan argitaratuko dugu.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.