Albisteak

‘Pasaiako Badia’ dokumentalaren emanaldia Portale Kultur Elkartean

Oinatzak Produkzioak ekoitzitako lanaren emanaldia bihar, azaroak 30 asteazkena izango da arratsaldeko 19:00etan Portale Kultur Elkartean. Dokumental honen helburua 1984ko martxoaren 22an Pasaian gertatu zena azaltzea
da. Urte hartan, Komando Autonomo Antikapitalistetako Jose Maria Isidro Azura Pelu eta Rafael Delas Tapas iruindarrak, eta Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak hil zituzten Espainiako Poliziak Pasaiako badian. Denbora luzez lanean jardin ondoren 2016ko maiatzean ekin zieten grabaketa lanei Xabier Otamendi, Yuri Agirre eta Erik Aznal azpeitiarrek.

Elkarrizketa ezberdinetan oinarritutako kazetaritza lana da dokumentala. Pasaiako segadan hildako Komando Autonomoetako kideen familiartekoen testigantza zuzenak aurkezten ditu. Xanti González eta Miguel Castels abokatuak, Enrique Villareal “El Drogas” abeslaria, Paco Etxeberria mediku forentsea  edota Juan Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia ere elkarrizketatu dizutzte.

Oinatzak Produkzionetako kideek dokumentala burutu ahal izateko “crowfunding” kanpaina bat jarri zuten martxan. 40 egunetan 8.000 euro lortzea zuten helburu. Harrituta agertu ziren azpeitiar gazteak 4 egunetan soilik lortu baitzuten diru kopurua biltzea.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide