Albisteak

Pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du “Gurutze” jubilatu elkarteak

Zestoako “Gurutze” pentsiodun eta jubilatuen elkarteak, datorren maiatzaren 26an, larunbata, Donostian egingo den pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta Zestoatik joateko autobusa antolatu dute. 16:30ean irtengo da Gurutzetik eta itzulera manifestazio amaitu eta ordu erdira izango da.

Maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko da Jubilatuen bulegoan, egunero, goizeko 11etatik 12etara, asteazkena izan ezik edo 650 708 770 telefonora deituta. Pertsonako 6€ ordaindu beharko da.