Paperekoa

Pintada – Zestoako VI. Antzerki Astea

Amaitu berri dugu Zestoako VI. Antzerki Astea. Aurten Hamabostaldi bihurtu zaigu. Hamabostaldiak iraun duen 360 ordu, 21.600 minutu eta 1.296.000 segundotan; 13 emanaldi eta 6 antzezlan oholtzaratu ditugu.

40 aktorek, 3 teknikarik, zuzendari batek eta 1.040 ikuslek osatu dugu Hamabostaldi zoragarri hau. Horiexek dira zifrak.

Hasierako beldurrak alde batera utzi ditugu, eguna joan eta eguna etorri besaulki gorriak beteta ikustean. 1.000 ikusle, mila txalo eta mila sentimendu… Eskerrak baino ezin dizkizuegu eman. Barrymorek esango lukeen moduan “ederrak zarete”.

Ez dugu esaten “pelota” egite aldera baina, hala da, harro gaude zuetaz. Publiko fidela zarete. Herri txiki bateko publiko handia. Ez da topatzen leku askotan zuek bezalakorik. Arteari errespetua eta miresmena diozue. Halaxe sentitzen dugu guk behintzat. Jakin aurrera jarraituko dugula, oztopoak-oztopo, zuei, gure onena eskainiz. Eta horrexegatik, 2018ko ZAA-n ikusiko zaitugula espero dugu ikusle maite!

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.