Pintxo pote berezia egin genuen atzo Zestoako tabernetan

Opor giroa lagun, herritarrak kalean harrapatzeko asmoz kalera atera ginen Euskaraldiako antolatzaileak. Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariek saio polita egin zuten tabernaz-taberna trikitilariak lagun. Bertso poteora gerturatu ez zirenek, agian faltan botako dituzte gaur goizean etxe atariko loreak, bai, hizki bat zintzilik zuten horiek. Toriletako balkoian aurkituko dituzue. Eta orain ulertuko duzue dena, elkarren segidan txukun jarrita, “EUSKARAREN LORALDIA, EUSKARALDIA” osatzen baitute.

Hurrengo kolpea txupinazoan emango dugu, Euskaraldiari baitagokio aurten festei hasiera ematea, ohore bat izango da guretzat. Esan beharrik ez dago, oraindik ere batzordeko ateak zabalik daudela udazkenean lehertuko den egitasmo honetan parte hartu nahi duen ororentzat. Animatu!