Albisteak

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hurrengo astebururako

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hilaren 14 eta 15erako. Larunbatean irtengo dira Zestoatik Rio Gallegora (Huesca) rafting egitera. Gaua, Riglos herriko aterpetxean pasako dute. Igande goizean, Mallos de Riglos-en zeharkaldia egingo dute. Bazkalondoren, igerilekura joango dira eta ondoren, etxera buelta. Irteeran parte hartzeko izena eman beharko da hilaren 11a baino lehen (asteazkena) 665 75 69 52 telefonora deituta.