Albisteak

Poltsa konpostagarriak Hondakinen Informazio Bulegoan jaso beharko dira irailaren 1etik aurrera

Irailaren 1etik aurrera, Zestoako herriguneko bizilagunek poltsa konpostagarriak Hondakinen Informazio Bulegotik jaso beharko dituzte, orain arte banatu dituen La Huerta del Pais denda itxi egingo delako. Hondakinen Informazio Bulegoa astearte eta ostiraletan egoten da irekita, 10:00tatik 14:30tara.

Arroabeko bizilagunek ez dute aldaketarik izango, eta Keixa frutadendatik jasotzen jarraitu beharko dute.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.