Porrotxen bisita izan dute Arroako eskolako haurrek

Ezusteko pozgarria jaso dute gaur Arroako eskolako haurrek: Porrotx agertu zaie Arroako eskolan. Ekainaren 11n izango den Eskola Txikien Festari begira animoak eman dizkie antolakuntzan lan egiten ari diren gure umeei.

Magia jolasak egin dizkie, beraiekin jolastu da, ekainaren 11n antolakuntzako kideek erabiliko dituzten zapiak banatu dizkie, Guraso Elkarteari bere irudi bat oparitu dio, eta elkarrekin eskola txikien kantua abestu eta dantzatu dute. Mezu bat ere utzi du: “ekainaren 11n denok Arroara, eskola txikiak bizirik!!”