Albisteak

Portale Kultur Elkartearen bazkide batzarrean “2017ko balantze kultural eta ekonomikoa eta aurrera begirako proposamenak” izan dituzte hizpide

Bazkide batzarra egin zen iragan ostiralean Portale Kultur Elkartean. 40 lagun inguru bildu ziren bertan, eta “2017ko balantze kultural eta ekonomikoa, elkartearen funtzionamenduaren inguruko gogoeta eta aurrera begirako proposamenak” izan zituzten hizpide batzarrean.

Balantzeari dagokionez, azpimarratu zen antolatutako ekimen guztiek izan duten “parte hartze eta aniztasuna”. Era berean, begi onez ikusi zen “herriko gainerako eragileek kultur elkartearen azpiegitura erabiltzeko duten aukera”. Balantze ekonomikoari dagokionez, hau negatiboa izanagatik ere “azpiegituraren ustiapen ekonomikoa abiatzearekin batera” positibo bilakatu litekeela ondorioztatu zen.

80 bazkide pasatxo ditu egun Portale Kultur Elkarteak, eta kopuruak gora egitea aurreikusten dute. Horretarako, baina, azpiegituraren ustiapena martxan jartzea “lehentasuntzat” jo zuten. Kulturgunearen eraberritze proposamena aurkeztu zen, baita bideragarritasun ekonomikorako plan bat ere; biak ala biak izan ziren onartuak. Zentzu horretan, kulturgunearen etorkizuneko funtzionamenduaren berri ere eman zen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide