Albisteak

Preferentekoek mailari eustea lortu dute

Preferentekoek pasa den larunbatean Ordiziaren aurka jokatutako partida irabaztea beharrezkoa zuten mailan mantentzeko. 1-0 irabazten ari ziren baina partida amaitzeko 23 minutu falta zirela, arbitroak partida etetea erabaki zuen Ordiziako hainbat jokalarien jarrera desegokia zela argudiatuz. Azkenean, atzo jokatu zituzten partida amaitzeko falta ziren 23 minutuak. 2-0 irabazi eta horrela mailari eutsi diote.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide