Albisteak

Prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Sansineneako biribilgunean

LAB sindikatuak deituta, prekarizazioaren eta estatalizazioaren aurkako elkarretaratze eta lanuzteak egin dira Euskal Herriko udalerri askotan. Zestoan, Sansinenea industrialdeko sarrerako biribilgunean elkartu dira langileak “Estatalizazioa=Prekarietatea, hemen lan egin, hemen erabaki” lemapean. LABek azaldu duenez, hitzarmenen estatalizazioak dakarren lan baldintzen prekarizazioa salatu eta hemen lan eginda lan-baldintzak hemen erabaki behar direla aldarrikatzea izan da gaurko mobilizazioen helburua.

GarbiƱe Aranburu, LABeko idazkari nagusiak adierazi du Euskal Herrian asko direla aldaketa soziala nahi dutenak eta eredu ekonomiko eta sozial bidegabeari ezetz esaten diotenak. “Eta are eta garrantzitsuagoa, asko gara aldaketa borrokatzen ari garenak: emakumeak, pentsionistak eta lantokietako borrokak ere ugaritzen ari dira”, azaldu du Aranburuk.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide