Albisteak

“Presta dezagun neguko baratza” tailerra ostiralean Iraetako baratzetan

Kutxa Ekoguneak eskainiko du ostiraleko saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita. Negu sasoian landa daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasi ahal izango dute tailerrean parte hartzen dutenek. Saioa doakoa izango da. Tailerraz gain, Furgobaratza ere bertan izango da eta baratzen inguruko aholkularitza zerbitzua eta hazi ekologikoak eskainiko dituzte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide