Albisteak

[PUBLIERREPORTAJEA] Kimu Baten animalientzako txoko berriaren inaugurazio festa

Larunbat honetan, martxoak 17, Kimu Batek animalientzako txoko berria irekiko du euren dendan. Inaugurazio festa batekin ospatuko dute eta hainbat ekintzez gozatzeko aukera egongo da. Horrez gain, produktu guztietan %25eko deskontua aplikatuko da.

Goizeko 11:00etan hasiko da festa txakurkumeak hezteko ikastaroarekin, 15:30ean txakurren trebetasun erakustaldiarekin jarraituko du, eta arratsaldeko 17:00etan haurrentzako tailerrak eta txokolatadarekin amaituko da.

Etxean lagun iletsu, lumadun edo ezkatadunak badituzu edo maitatzen badituzu larunbatean inaugurazio festara joateko gonbita luzatzen dizuegu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide