Albisteak

Raku ikastaroa antolatu dute uztailaren 6,10 eta 14an Endoian

‘Raku’ (zeramika japoniarra) tailerra antolatu du Itziarko Auzo Udalak, Gaztendoia, Endoiako Auzo Elkarteak lagunduta. Datorren uztailaren 6,10 eta 14an izango dira saioak Endoiako auzo lokalean. Keixeta (Arroa 1963) margolari eta zeramikagileak zuzenduko ditu saioak.

Uztailaren 6an, ostirala, hasiko da hiru eguneko ikastaroa. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egosketarako piezak egingo dituzte. Bigarren saioa, uztailaren 10ean izango da, asteartea, 17:00tatik 20:00etara. Orduan, piezak egosi eta esmaltatzeari ekingo diote. Azkenik, uztailaren 14an, larunbata, egun osoko saioa egingo dute, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara eta Rakuak egun guztian zehar labean egosiko dituzte.

Lehenengo bi saioetan 8 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte (14 urtera arte helduen laguntzaz). Azken saioa aldiz, 14 urtetik gorakoentzat izango da. Ikastaroko plazak mugatuak dira eta parte hartzeko izena eman beharko da 645714633 (Arantza) telefonora deituta. Matrikula 10€ ordaindu beharko da. 14 urtetik beherakoentzat matrikula doan.

 

 

 

 

Argazkia: Noticias de Gipuzkoa