Albisteak

“Rock Astea 2018” ekimena antolatu dute abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean

50 urte beteko dira Leok´k musika taldea sortu zenetik. Herriko rock mugimenduaren 50. urteurrenarekin bat egiten duenez, Leok´k Musika Kultur Elkarteak, “Rock Astea 2018” ekimena antolatu du Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean hainbat ekintza zein kontzertu izango dira herrian.

Leok´k Musika Kultur Elkarteak, garai bateko eta egungo herriko rock talde guztiei aurkeztu die ekimena antolatzeko plangintza, bakoitzak bere ekarpenak egin ditzan, hala nola Rock Astearen baitan egingo diren bideo emanaldian, argazki erakusketan, mahai-inguruan eta kontzertuetan partekatuz.

Herriko rock talde bakoitzak zertan parte hartu, ekitaldi batean zein bestean edo denetan jakinarazteko azken eguna maiatzaren 15a izango da.

 

Ondorengoa izango da “Rock Astea 2018″ko plangintza:

  • BIDEO EMANALDIA – Abuztuak 25, larunbata, 23:00etan Laranjadi plazan.

Talde bakoitzak emanaldirako, bere bideoa aurkeztuko du.

  • ARGAZKI ERAKUSKETA – Abuztuak 29, asteazkena, 19:00etan Udal pleno aretoan.

Talde bakoitzak erakusketarako, bere argazki bilduma auzkeztuko du, zenbait egunetan ikusgai uzteko.

  • MAHAI-INGURUA – Abuztuak 30, osteguna, 19:00etan Udaletxe azpian.

Talde bakoitzeko partaideek, kazetari-moderatzaileek gidatuta, beraien esperientziak, bizipenak, garai desberdinen konparaketak, herriko Gaztetxearen eragina, etab… plazaratuko dira.

  • ROCK JAIALDIA – Abuztuak 31, ostirala, 23:00etan Laranjadi plazan.

Herriko rock taldeen, izan zirenen eta egun direnen, kontzertuak.

  • ROCK OSPAKIZUNA – Irailak 1, larunbata, 23:00etan Laranjadi plazan.

Leok´k taldearen 50. urtea ospatzeko Infinituari segika 3. diskoaren, aurkezpena eta Grises taldearen kontzertua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide