Albisteak

‘SALTO!’ udalerri euskaldunetako gazteen udalekuetan izena emateko epea ostiralera arte zabalik

Zestoako 15-18 urte bitarteko gazteek SALTO! udalerri euskaldunetako gazteen udalekuetan izena emateko aukera izango dute gaurtik ositiralera bitartean.

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 17 gazteko taldea osatuko dute eta talde-jolasak, zirko tailerra, Aizarnara irteera, eskalada, hondartzara irteera, gaubelak… egingo dituzte.

Zestoako gazteek egun solteetan parte hartzeko aukera dute. Horretarako 10€tako ordainketa bakarra (ekintzak eta otorduak barne) egin beharko dute, gainerakoa Zestoako Udalak ordainduko die. Izena emateko deitu 943 816 669 telenofora edo idatzi mezu bat hezkuntza@uema.eus helbide elektronikora.

 

Argazkia: Sastarrain.com




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide