Albisteak

Santa Ageda bezperan Zestoa inguruak kantuz alaituko dira

Larunbat honetan, Santa Ageda bezpera izanik, herriko talde bat santa eskean ibiliko da urtero bezala. Goizeko 9:00etan hasi eta iluntzera arte ibiliko dira Zestoa inguruak kantuz alaitzen. Gainera aurten Santa Ageda bezpera larunbata izanik, herriko kaleetan eguerdian eta arratsaldean ibiliko dira.

Goizean taldea bitan banatuko da. Etorrako bailaran ibiliko da bat, Ondarbaso baserrian hasita, eta bestea Lili inguruko baserrietan ibiliko da Legoia baserrian hasita. Eguerdi partean Zestoako zenbait kaletatik pasako dira. Arratsaldean berriz, Akoako bailara bisitatuko dute eta eguna amaitzeko herriko tabernetan ibiliko gara.

Santa eskean bildutako dirua Karitas elkartearentzat izango da.

Aurreko urteko hainbat argazki dituzue hemen:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide