Santa Engraziako erlojua ermitako bere txokora itzuli da

Aizarnan geldialdia egin ondoren, Santa Engraziako erlojua ekainaren 10ean eta 11n, bi saiotan, ermitan kokatuta gelditu zen. Hurrengo egunetan egingo diren azken doikuntzekin eta automatizazio berria martxan jarrita, erabat amaituta geldituko dira erlojua zaharberritzeko lanak.

Horrela, Santa Engraziako erlojuaren zaharberritze ekitaldia antolatu da uztailaren 2rako. Aurrez argitaratuko da egitarau osoa, eta inguruko herritar guztiei ekitaldira joateko gonbita luzatuko zaie.

Aipatutako lan horiek direla eta, ermita itxita egongo da uztailaren 2ra arte. Handik aurrera, ohi bezala, ermita zabalik egongo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide